Faktoria Lila

Lila taldea

Faktoría Lila ikasketarako, sormenerako eta ekintza feministarako espazio bat da.

Ikasi egin nahi dugu, desikasi eta esperimentatu; beste mundu bat eraikitzeko: emakumeak libre izango gareneko mundu bat, nahi dugun bezalakoak izateko; desberdintasunaren, edertasun lortezin eta nahitaezinaren eta “behar bezalako” maitasunaren agindupean ez egoteko.

Horregatik, norbere izaera ereduak, askatasunez, inposiziorik gabe, sortu nahi dituzten pertsona guztientzat dago zabalik Faktoría Lila.

Banakako aldaketak taldekako iraultzarako lehen urratsa direla uste dugulako.

cua1.png

Ainhoa Lila

Feminista, behatzailea eta arakatzailea gako feminista duten ikaskuntza eta aldaketetan. Ahal dituen guztiak aplikatzeko lanean.
cua2.png

Irantzu Lila

Feminista, kazetaria, berdintasun, feminismo, maitasun erromantiko, lidergotza eta komunikazioari buruzko lantegietan (des)irakaslea. Desprintzesatze prozesuan...
cua3.png

Esti Lila

Baliabideak eta pertsonak kudeatzen espezialista. Antolatzaile desantolatua. Maitemindua, baina desprintzesatua. Ama polifazetikoa.

cua4.png

Arkaitz Lila

Feminista, des-erainkuntzan dagoen gizona, etxeko-gizona, berdintasun, feminismo, maitasun erromantiko, maskulinitate berri, genero indarkeriari buruzko lantegietan (ber)irakaslea. Zaintzailea. Printze-urdin kolorea galtzeko prozesuan.
cua5.png

Lidia Lila

Feminista, soziologoa eta ikerlaria; jakin-min handikoa, mundua aldatzeko gogoz bizi dena. Generoan espezializatua eta teknologia berriekin a-saretua. Maitasun zale maorratua, baina maitasun sanoarena.
cua6.png

María Lila

Coach eta (des)irakaslea, aurkikuntzetan oinarritutako ikaskuntzan sinesten duena. Ahalduntze prozesuetan lagun egiten duena, eta aldaketa politikorako norbere aldaketa nahitaezkoa dela sinetsita dagoena.

Diseño y Hosting Joomla!
Joomla! en tu idioma
Cursos Online